XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero beranduegi, noski damu zuen Blornak, Katharina deitu ordez, honen berri EGUNKARIko kaikuen bidez jakin bai baitzekien itaundua zena, Hach deitu ez izana).

Ostiralean Katharinaren bigarren itaunketan egon ziren guztiek berriro Moeding, Pletzer, Dr. Korten eta Hach fiskalak, Anna Loekster idazkaria, Katharinak hitzegiteko zuen jarrera erretxin bezala eta itxura hutsezko deitu zuena, guztiek ohartu zutena Beizmennerekin umore aparta izan zen.

Itaunketa gelara eskuak elkarrekin igurtziz sartu zen, Katharina esaterako begirunez tratatu zuen, zabarkeria batzuengatik barkazio eskatu zion, bere zereginari ez bai ordea bere pertsonari zor zitzaizkiola-eta, bera izan ere mutil nahiko zabarra zela eta, eta gero azkenik bahitu zitzaizkion gauzen zerrenda egina zegoenez, hura hartu zuen.

Honokook ziren: 1. Ohar-liburu berde txiki bat, hondatu samarra, formato txikikoa, telefono zenbakiak besterik ez zekartzana, ordurako aztertu eta batere lotura biderik erakutsi ez zutenak.

Itxuraz, Katharina Blumek ia azken hamar urteetan erabilia.

Grafologo batek, Gô*ttenen idatz aztarna bila ibilirik (Gô*tten, besteak beste, gudarostetik ihesia zen, eta bulego batean lanegina, beraz eskuz idatzitako gauza asko utzia zen), bere esku-idazkeraren bilakaera eskola-eredu batena bezalakoa kalifikatu zuen.

Hamasei urteko neska zela, Gerbers harakinaren telefonoa idatzi zuena; hamazazpikoa, Dr. Kluthen sendagilearen zenbakia, hogei urtekoa Dr. Fehnernena, eta gero, bitarteko, tabernari eta lankideen zenbakiak.

2. Aurrezki kutxako zenbakiak, sarrera eta irteera guztiak Blumek eskuz alboan garbi markatuta.